ATAZA
Ikerketa aurrera eramateko liburuetan, egungo sistema informatikoetan sartu (erabiliko dituzuen web helbideak) eta hainbat pertsonengana jo ere egin beharko duzue.
Informazioa lortzeko binakako taldetan antolatuko zarete eta bikote bakoitzaren eginkizun nagusia birusak besteengan eta norberarengan izan duen eragina identifikatzea izango da. Beraz eginkizuna galdera hau erantzutetik hasiko da.
-Besteen idatzietan zer dago birusak ikututa gaixo, gaizki? Nola hobetu, nola sendatu?

-Eta ni? Noraino jo nau birusak? Zer egin izan dut edo egiten dut gaizki euskara idatzian?
Galderok erantzundakoan bikoteak hizkuntzaren zein alorretarako behar duen txertoa zehaztu behar du eta Euskera Mintegiko arduradunari azaldu. Honen oniritzia jasotakoan txertoa bilatzeari ekingo diozue arrazoituz.
Hurrengo atalean aurkituko dituzu urrats guztiak.