GIDA DIDAKTIKOA

 

     NORI ZUZENDUTA

                    Webquest hau 2. mailako batxilergoan Biologia gaia lantzen ari diren ikasleentzako zuzenduta dago.

         LORTZEA NAHI DIREN HELBURUAK

                 · Birusen morfologia eta fisiologia analizatzea eta ulertzea.

                 · Birus eta izaki bizidunen artean dagoen bizkarroi-ostalari erlazioaren arrazoiak eta ondorioak ezagutzea,   

                   gehienbat gizakiarekin dauden erlazio ezagunenak aztertuz.

                 · WebQuest honek eskatzen duen informazioa era azkar eta zehatzez bilatzea eta aurkeztea.

          DENBORALIZAZIOA

                  · WebQuest hau batxilergoko 2. mailako ikasleei bideratuta dagoenez eta aurreko ikasturteetan IKT

                     baliabideetan trebatu direnez, espero daiteke erraztasun maila batekin lortu behar dutela bai informazioa

                    biltzea eta  bai aurkeztea.

                  · Aurrekoa kontuan izanik programatu daiteke jarduera bakoitzeko eskola ordu bat eta lanaren

                    aurkezpena prestatzeko beste bi ordu. Sei ordu bikoteka lana prestatzeko eta beste bi ordu ikasleek besteen

                    aurrean azaltzeko. Guztira 8 ordu ( 2 asteko eskola orduak).

                  · Ikasleek ,nahi edo beharra ikusten badute, Biologia eskola ordutik kanpo lana egin dezakete, baita edozein

                    zuzenketa edo zalantza irakasleari bideratu helbide elektronikoaren bidez.

          ANTOLAKETA

                  · ATAZAren barnean aipatzen den bezala lana binaka egitea proposatzen da.

                  · Ikasle kopuruaren arabera, bikote guztien aurkezpen osoak egiteak denbora gehiegi eraman daitekenez,

                    irakasleak erabakiko du nola egin. Adibidez, Power Point aurkezpenak erabiliz, bikote bakoitzak lanaren atal

                    bat azalduz.

      ERREKURTSOAK

            · Informatika arloan: Software: Prozesatzaile testu bat

                                                                  Power Point programa

                                                                  Internet konexioa eta nabigatzaile bat

                                                   Hardware: Gutxienez ordenagailu bat bikote bakoitzarentzako, eta ordengailu bakoitzak

                                                                   aurretik aipatutako softwaren funtzionamendu egokia izateko behar diren

                                                                   errekurtsoak izan behar ditu.

                   · Testu liburuak ( Begiratu PROZESUA )

                   · Lana egiteko aurkezten diren errekurtsoak ez dira jarduera bakoitzarentzako banatu. Alde batetik 4

                     jarduerekin erlazionatutako informazioa bateratuta ageri delako, baina baita ere kontuan hartzen badugu

                     ikasleen ikasketa maila,,jakin behar dutelako, behar den azkartasunarekin eta zehaztasunekin, informazioa

                     jardueraren arabera iragazten.

             EBALUAZIOA

                    · Errubrika baten bidez ( EBALUAZIOA ).

                    · Ikasleek lanean hasi aurretik errubrika irakurri behar dute, jakin dezaten zer ebaluatuko den, eta

                      ebaluazio maila bakoitzak zer eskatzen duen.