4. JARDUERA

Azken jarduera honekin orain arte birusei buruz egindako lana  

osatuko duzue, eta horretarako ondoren ageri diren galderak

erantzun behar dituzue.

      1.- Birusak oso erraz mutatzen dira, eta honek zenbait

            ondorio izaten ditu, adibidez:

           1.1.- Urtero, udazken aldean, komunikabideen bidez

            gripe-txertoaren kanpaina aurkezten digute.

            Zergatik urtero txertoa hartu beharra?

           1.2.- Zer da birusen jausia?         

            Azaldu, eskema baten bidez, ezagutzen den kasu bat.

  "Ebola" birusa

      2.- Birusak beti bizkarroiak direnez kaltegarriak dira, baina gaur egun, bioteknologia barnean, era onuragarri baten erabiltzen hasi dira.

           Zertan? Nola?

      3.- Birusak ez dira izaki bizidunak.

           Arrazoitu esaldi honen esanahia, horretarako hartu kontutan alde batetik hemen landutakoa eta beste aldetik orain dela ikasturte bat ikasitako teoria zelularra.