ONDORIOAK

 

Webquest hau burutu ondoren Lurraren egitura nolakoa den ikasi duzue, baita ere Lurraren erradioak zenbat neurtzen duen. Gainera Thalesen teorema berrikusi duzue.

Konturatu zarete, orain dela mende batzuk, tresna aurrerakoiak eskuetan izan gabe, nola Eratostenesek Lurraren erradioa neurtzea lortu zuen; horretarako Matematikako oinarrizko kontzeptuak, behatzeko gaitasuna eta irudimena erabili zituen.

Baita ere, ikusi duzue Lurraren barruraino sartu gabe, Lur barruko hainbat ezaugarri ezagutu dezakegula zeharkako metodoak erabiliz.

Horrez gain, taldean lan egiteak lana errazten duela jabetu zarete.