GIDA DIDAKTIKOA

 

Norentzat?

Batxilergoko  lehenengo mailako ikasleentzat egina dago, Biologia-Geologia eta Matematika arloetan lantzeko. 

Biologia-Geologiako Lurraren barne egitura gaia garatzeko pentsatuta dago, eta Matematikako irakaslearen laguntza komeni da, Lurraren erradioaren neurketa egiteko.

Helburuak

-         Lurraren barne egitura ezagutzea.

-         Thalesen teorema aplikatzea Lurraren erradioa kalkulatzeko.

-         Metodo sismikoa aplikatzea Lurraren barne egitura ondorioztatzeko.

-         Lan kooperatiboa sustatzea.

-         Ikerketa lanetan trebatzea.

-         Teknologia berriak dituzten abantailak erabiltzea.

-         Informazio iturri desberdinak erabiliz produktu berriak ekoiztea.

-         Ahozkotasuna lantzea.

-         Autoebaluazioa eta koebaluazioa egiten ohitzea.

Lana aurrera eramateko aholkuak

Gela lauko taldetan banatuko da. Taldeak ahal den heterogeneoenak izan 

behar dute, bai generoaren aldetik, bai gaitasun aldetik.

Lauko talde bakoitzean, bik geologo papera hartuko dute eta beste biak

 matematikoena.

Denboralizazioa

Guztira 5 ordu behar dira webquesta garatzeko, honela banatuta:

-         Webquestaren sarrera eta 1. jarduera: ordu eta erdi.

-         2. jarduera : ordu erdi.

-         3. jarduera: ordu bat

-         4. jarduera: ordu bat

-         5. jarduera:

1.   Aurkezpena egiteko behar duten materialen ekoizpena etxean bukatuko dute.

2.   Ahozko aurkezpena egiteko, talde bakoitzak 10-15  minutu.