ATAZA
|
|
Webquesta
bukatu ondoren, Institutuko sarrerako zuhaitza eta Lurraren zentrua lotzeko behar den
sokaren luzera zein den jakingo duzue. Institutuko sarreratik Lurraren zentrura joateko zeharkatu behar
dituzuen geruza ezberdinen ezaugarriak eta egoera fisikoak ere ezagutuko
dituzue. Guztia aurrera eramateko, lau pertsonako taldeak osatuko dituzue, horietako bi geologoak izango zarete eta beste biak matematikariak. Une batzuetan jatorrizko taldetan elkartuko zarete, eta beste une batzuetan adituen taldetan, alde batetik geologoak eta bestetik matematikariak. Bakarka ere jardungo zarete. Lana ekoizteko PowerPoint edo Word tresnak erabiliko dituzue, testuak, irudiak, eskemak, argazkiak... bertan txertatuz. Amaitzeko ikaskideen aurrean aurkeztuko duzue zuen lana.
|