4. JARDUERA

Jarduera honetan ere, aurreko bietan bezala kokatuko zarete.

Matematikariek: Paperaren gainean Erastotenesek egindakoa simulatu eta Lurraren erradioa kalkulatuko duzue.

    Baliabideak: Eratostenes metodoa,  papera, artaziak, zeloa.

Geologoek: Lurraren egitura

1.      Lurraren barrualdean P eta S uhin sismikoek dituzten abiadura-aldaketek, gure planeta ez dela homogeneoa adierazten dute. Aitzitik, konposizioa eta egitura desberdineko geruzak ditu, baita etenuneak ere, hots, material desberdinak banatzen dituzten eremu edo eskualdeak. Guzti hau kontuan izanda, Lurraren barne-egitura irudikatu sektore bat kenduta, eta bertan kokatu geruzak, etenuneak, geruzen ezaugarriak (egoera fisikoa, konposizioa, dentsitateak, tenperaturak ), sakontasunak.

2.   Tenperaturak eta dentsitateak Lurreko geruzen izaera plastikoa edo zurruna baldintzatzen dute. Horren arabera, Lurraren barne-aldeko geruzen beste sailkapen bat egiten da, Lurraren eredu dinamikoa alegia. Aipa itzazu zeintzuk diren geruza dinamiko horiek, zein ezaugarri dituzten eta bakoitza aurreko ereduaren zein geruzari dagokion.

 

 

Lurraren barne egituraren azalpena

Lurraren barne egituraren azalpena

Bideoa: Lurraren egitura