Bigarren Hezkuntzako problemen bilduma baten aurrean zaude. Hamabostero bilduz hiru urte pasatu dugu lan hau atontzen eta aurrera ateratzeko erabilitako metodologia lan kooperatiboa izan da. Ikasleekin era berean egitea proposatzen dizuegu.
Gure oinarrizko ideia estrategiak lantzea izan da eta problemak ebazten trebatzea. Beraz, horren arabera aukeratu ditugu problemak; garrantzitsuena estrategiak lantzea izan da, eta ez zein problema ebatzi.
Webgune honetako materiala bi eratan antolatuta dago:
Estrategiaz
Mailaz mailaLan taldea Debagoieneko 4 ikastetxetako (Arrasate BHI, Bergarako Ipintza BHI, Aretxabaletako Kurtzebarri BHI, Oiñatiko Zuazola-Larraña BHI) irakasle hauek osatu dugu: Luisa Berrio-Otxoa, Belen Esnaola, Lydia Fernández de Luco, Arantzazu Gabiria, Mari Jose Ibarrondo eta Jose Mari Juaristi. Bestalde, gure lanaren fase desberdinetan Mila Kortabarria, Rosa Etxezarreta eta Txaro Yanizen kolaborazioa jaso dugu. Azkenik, koordinazioa Eibarko Berritzeguneko Lydia Fernández de Lucoren esku egon da. Lana digitalizatzeko Eibarko Berritzeguneko Koldo Etxebarriaren laguntza jaso dugu.
Elkarrekin ikastean konturatu gara, denontzat aberasgarri izateaz gain, gozatu egin dugula, eta zuei ere zuen eguneroko lanean laguntzea espero dugu.
Gurekin harremanetan jartzeko klikatu hemen Lan honek, 2007ko urriaren 17an, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onespena jaso du.
2008ko ekainaren 30ean berrikusia.