Hasiera /
HIZKUNTZA eta GIZARTE CURRICULUMA

2007ko urriaren 10ean Eibarko Berritzegunean aurkeztu ziren Gizarte, Euskara eta Gaztelaniaren curriculum berrien aurkezpenak eskuragarri dituzue.

Egin ezazue aukeraketa: Gizarte Zientziak // Euskara // Gaztelania


Etapa @ 16:33 | | Permalink


Natur Zientzietako curriculumaren aukezpena DBHrako

Iraileko azken azteazkenean, Eibarko Berritzegunean, Tere Santos, Lurralde arteko Hezkuntza Zientifikoaren aholkularia, gurekin egon zen eta NNZZetako curriculum berria aurkeztu zen. Horretaz gain,  hainbat baliabide proposatu zigun gelan erabiltzeko.

Hitzaldian erabilitako materialak deskargatzeko egin klik honako loturak hauetan:


Etapa @ 19:18 | | Permalink


Teknologiako curriculumaren aukezpena DBHrako

Iraileko azken ostegunean, Eibarko Berritzegunean, Joseba Alkorta, Lurralde arteko Teknologia arloko aholkularia, gurekin egon zen eta Teknologiako curriculum berria aurkeztu zen.

Aurkezpena deskargatzeko egin klik honako lotura honetan:


Lydia Fernández de Luco @ 18:55 | | Permalink


Matematikako curriculumaren aukezpena DBHrako

Iraileko azken ostiralean, Eibarko Berritzegunean, Santi Fernandez, Lurralde arteko Matematika arloko aholkularia, gurekin egon zen eta Matematikako curriculum berria aurkeztu zen. Horretaz gain, Matematikaren irakaskuntza perspektiba historikoa eman zigun, hainbat programa eta gelan erabiltzeko testuingiruak.

Aurkezpenean erabilitako materialak deskargatzeko egin klik honako loturak hauetan:


Lydia Fernández de Luco Ochoa de Amézaga @ 09:38 | | Permalink


06-07 ikasturteko Matematika mintegiaren lanen aurkezpena

Aurten Matematika mintegian 5 irakaslek parte hartu dute eta Arrasaten, hamabostero,  15:30etatik 17:45etara bildu gara. Mintegian Batxilergorako Problemen Ebazpena atalan lantzeko materiala euskaraz prestatu da. Azken bi urtetan, EIMA IV deialdian parte hartu dugu eta gure lana onartu dute. Irailean, bi web orri irekiko dira: batean, DBHrako materialarekin; eta bestean, Batxilergoarenarekin. Problemak estrategiaz eta mailaz aurkeztu dira eta gida pedagogika txiki bat ere idatzi dugu ( web orrien helbideen informazioa gune honetan zabalduko da)

Datorren ikasturtean, Matematika mintegian unidade didaktikoaren faseen garapena aztertuko dugu, hau da, Diagnosia, Ezagutza berria, Estrukturazioa eta Aplikazioa. Hala ere, bereziki, lehenengo eta azken faseetarako materialak ekoiztu nahi ditugu.

07-08 ikasturterako Matematika mintegiaren ezaugarriak:

HELBURUAK:
• Materiala gelarako ekoiztea eta partekatzea mintegi kideen artean.
• Unidade didaktikoaren faseak ezagutu.
• Diagnosia eta aplikazio faseak aztertu.
• Lan kooperatiboaren dinamika ezarri.

EDUKIAK:
• Matematikako atal bakoitzerako, mailaka, diagnosia eta aplikazioak egiteko materiala sortu.
• Materiala izan daiteke: Diagnosi fasea lantzeko material manipulatiboa, sare sistemikoak, galdetegiak(galdera itxiak edo irekiak), bideoak, abestiak...
Aplikazioak egiteko webquestak, proiektuak, miniwebquestak, altxorraren bila, proiektu telekolaboratiboak...
• Informazio puntualak:
º Interneteko baliabideak
º Programa matematikoak
º Besteak,...

METODOLOGIA:
Talde honen dinamika lan kooperatiboan oinarrituko da, eta eredutzat hartuko dugu gelara eramateko.


Lydia Fernández de Luco Ochoa de Amézaga @ 11:57 | | Permalink


06-07 ikasturteko Orientatzaileen mintegiaren lanen aurkezpena

Aurten Orientatzaileen mintegian 16 orientatzailek parte hartu dute eta Eibarko berritzegunean, hilabetero,  9:30etatik 12:30etara bildu gara. Mintegian tratatu diren gaiak asko izan dira. Hala ere, lan taldea moduan antolatuta egon da eta partaideek bereziki bi gaiei  ekin diete, ikas-estiloak eta ikas-estrategiak oinarritzat hartuta. Bi lan talde osatu dira:

o Batxilergoko taldea: apunteak nola hartu
o DBHko taldea: Testuen ulermena
 
Elkarrin.org web orrian talde bat ireki da: Eibarko orientatzaileak. Talde honetan mintegian ekoiztu eta erabili diren materialak zintzilikatu dira  eta horretaz gain, foroa ere ireki dugu gure artean berriak elkartrukatzeko. Talde honetan sartzeko beharrezkoa da mintegiaren partaidea izatea.

DBHko taldeak material interesgarriak prestatu ditu, bereziki, Irakurketa zuzendutakoa (liburuxka formatuan). Eskuratzeko egin klik hemen.

Datorren ikasturtean Mintegiaz jarraituko dugu eta Batxilergoko taldearen lana amaitu ere.


Etapa @ 10:59 | | Permalink


06-07 ikasturteko Webquest mintegiaren lanen aurkezpena

Aurten Webquest mintegia martxan jarri da, 21 irakaslek parte hartu dute eta Debagoienako Aretxabaletan bildu gara. Mintegiaren xedea gelako edukiak garatzeko Webquesten balioa ezagutaraztea izan da. Irakasleek ikasi dute zer den webquesta eta nola sortu eta ekoiztu, hau dena, era atseginean eta praktikan oinarrituta.

Mintegiaren edukiak, honako hauek izan dira:

1. Webquesten kontzeptua
2. WQen oinarrian dauden Teoria Psikopedagogiak
3. Webquest baten egitura eta atalak
4. Sarean dauden materialak eta baliabideak
5. WQen garatu txantiloi, generadore edo programekin
6. WQen ebaluazioa eta analisia
7. Gelan WQen aplikazioaren esperientziak
8. Hedatze prozesua: “Webquest” onenak
9. Gure webquestak ekoiztu eta www.eibarpat.net/webquest zerbidorean jarri.

Mintegian 5 webquest bere osotasunean ekoiztu dira eta beste batzuk bukatu gabe geratu dira. Ondoren 5 webquesten helbideak:

 “Loturak” Batxilergoko 1. maila, Industria Teknologia I

Egileak: Miren Insausti eta Juan Mari Sasigain.

“Begiratu zure ingurura, dena zatika eginda dago. Gauzak

fabrikatzerakoan zatika egiten dira eta gero elkartzen da. Baina nola

egiten dira elkarketa edo lotura hauek industri mailan?

Guk hiru aukera posible ikusiko ditugu: soldadura, adhesiboak eta lotura

mekanikoak”.

 “Bidaia liluragarria” Batxilergoko 1. maila, Matematika eta Natur Zientziak

Egileak: Arantza Gabiria eta Marisol Usatorre.

“Lurra barrutik nolakoa den ezagutzeko jakinminik izan al duzue?Eta

gure antipodetara joateko biderik motzena zein den eta nolakoa den

jakiteko? Zenbat soka beharko zenuke lurraren erdiraino iristeko? Eta

rapelatuz joan gintezke?

Lan honetan Lurraren barnera bidaia bat egitea proposatzen dizuegu,

aurreko galderei eta bururatzen zaizkizuen beste batzuei erantzun ahal

izateko”.

 “Birusak” Batxilergoko 2. maila, Biologia

Egilea: Arantza Gardoki

“Egitura txikiak, baina burukomin bat baino gehiago ematen digute.

Ez gaude ordenagailuen birusei buruz hitz egiten, baizik bizidunen

gaixotasun askoren sortzaileei buruz baizik.

Zergatik egiten dute hori? Nola?

Euren helburua gaixotasuna sortzea izango al da?

 “Quiero otro deporte en mi escuela” 3º Primaria, Lengua Castellana

Egileak: Edurne Narbazal, Mª Luz Mata eta Arrate Landa.

“MULTIDEPORTE:

Este año queremos saber qué deportes os gustaría practicar.

Ayudadnos a saber qué os gusta, presentándonos vuestras propuestas.

¿Te animas?

 “Birusaren aurkako txertoaren bila” DBHko 1. zikloa

Egileak: Resu Abasolo eta Izaskun Aiastui.

“Idatzietako birusa sartu da gure dokumentu gehienetan eta idatzi

guztiak kutxatu egin dira. Zer egin pentsatzen ari zinetela birus honen

kontrako txertoa asmatu, homologatu eta dosietan hedatzeko agindua

jaso duzue.

Beraz gelara abiatu zarete proiektua martxan jartzeko” .

07-08 ikasturtean mintegia Debabarrenera eramango dugu eta ekoizpen polita espero dugu.


Lydia Fernández de Luco Ochoa de Amézaga @ 10:00 | | Permalink


Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat 07-08 ikasturteko mintegien eskaintza

Eibarko Berritzegunetik Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat 07-08 ikasturteko mintegien berri jakinarazi nahi dizuegu.

Gure eskaintza Hezkuntza Sailak proposatzen duen 2007-2010 aldirako lehentasun ildoen oinarrituta dago.

Mintegi zein ikastaro horiekin beste urrats bat egin nahi dugu. Alde batetik prestakuntzaren beharrei erantzuna ematea, eta beste aldetik, irakasleen arteko lan kolaboratiboaren ideia araegotzea.

Hona hemen mintegiak (informazioa eskuratzeko klik egin bakoitzean):

· Matematika Mintegia: Unidade didaktikoan diagnosiaren eta aplikazioaren faseetarako materialen ekoizpena.

· Matematika dinamikoak GEOGEBRArekin: Intuitibo eta debaldeko programa informatikoa Geometria eta Analisia Irakaskuntzarako (azarotik urtarrilera)

· WEbQUEST: oinarriak eta praktikak .

· Orientatzaileen mintegia.

· IKTak Curriculum Desberdintzatzeko Hizkuntza eta Gizarte eremuan

· Hizkuntza Trataera Bateratua - Hasierako maila

· IKT Mintegia: Bigarren Hezkuntza

· Goieskolakoen mintegia (zuzendarientzat) 

· Deba Barreneko Zuzendarien mintegia.

· DBHko Apoioko irakasleen mintegia.

·Urteko Bizikidetza Plana eta Bizikidetza Batzordea eraikitzen.

· Hizkuntza Normalkuntza mintegia. (Josune Alberdirekin harremanetan jarri) 

· BHINEBI 1. zikloa

· BHINEBI 2. zikloa

· Atzerritar hizkuntzak arloen bidez

Mintegi gehienetan, matrikula epea irailaren 20 arte irekita izango da. Matrikulatzeko www.elkarrekin.org gunean derrigorrez egin behar da. Dena dela, idatzi honetan aukeratutako mintegian klik eginez, lotura irekiko da eta mintegiaren informazio orrian zuzenean sartuko zarete.

Oporrak disfrutatu eta har ezazue gure agurrik zintzoena.


Lydia Fernández de Luco Ochoa de Amézaga @ 09:51 | | Permalink


Munduko edertasuna ez suntsitu

Ingurumen sentsibilizaziorako erabilgarria izan daitekeen Power Pointa aurkezten dizuegu. Bertan edertasun handiko argazkiak ikusi , Isabelle Boylay-en frantsez kanta entzun eta abestiaren hitzak euskaratuta azpitituluetan irakurri ahal izango dituzue.

Power Pointa eskuratzeko hemen klik egin


Lourdes Ortiz de Guzman eta Lydia @ 11:59 | | Permalink


GATAZKAREN EBAZPENETIK ELKARBIZITZA OSASUNTSURANTZ

Paco Cascón Soriano, Unescoko Bake kulturarako katedran irakaslea, Eibarrera etorriko da "GATAZKAREN EBAZPENETIK ELKARBIZITZA OSASUNTSURANTZ" izeneko ikastaroa ematera.
Bi saio prestatu dira:

  • 2006ko abenduaren 19ko saioa, 15:00-18:30: "Educar en el conflicto y la convivencia. Qué es preciso conocer sobre el tema.”
  • 2006ko abenduaren 20ko saioa, 9:00-12:00: “Educar en el conflicto y la convivencia. Estrategias y herramientas para mejorar las relaciones"

Matrikula egiteko egin klik hemen

Paco Casconek idatzitako artikulu interesgarria "Cuadernos de Pedagogía" (287 zenbakia) aldizkarian eskuratzeko hemen klik egin


Lydia Fernández de Luco @ 04:56 | | Permalink


Etik@ren harian: hiztegi bat

Arrasateko Institutua. 2004-2005. ikasturtean hasieran, batxilergoko 1. kurtsoko Etikako irakasleak, Xabier Gonzálezek esperimentu etiko, periodistiko eta artistiko bat egitea proposatu zien ikasleei. Orain esperimentu honen fruitua ikus dezakegu: Etik@ren harian: hiztegi bat liburua.

Liburuari buruz argibide gehiago nahi izanez gero, egin klik ondorengo loturan 

Xabier Gonzálezekin harremanetan jartzeko  posta elektronikoa erabili: samosata2@yahoo.es


Lydia Fdez de Luco @ 12:35 | | Permalink


Eibarko Berritzeguneko webquest mintegia martxan dago

Urriaren 25ean Eibarko Berritzeguneko WEBQUEST MINTEGIAren lehenengo saioa egin zen. Lan saio honetan Carme Barba, webquesten aditua eta http://www.webquestcat.org/ web orriaren koordinatzailea, gurekin egon zen.

Berak, 25 eta 26ean, gure artean egon da eta mintegiaren arduradunekin batera formazioa jarraitzeko, moodle plataforma erabiliz, ikastaroa prestatu du.

Ikastaroaren helbidea: http://www.xtec.es/~cbarba1/eila/index1.htm

Horretaz gain, Aretxabaletako Kurtzebarri BHIn, mintegiaren tokia, beste hainbat gai landuko dira, beti, helburu batekin: Webquestak ekoiztea

Honako gaiak izango dira:

  • Weblog : Mintegiaren bloga aurkeztu. Ezaugarriak, funtzioak,…

Definizioa: Bitakora (blog edo weblog) web gune bat da, kronologikoki alderantziz antolatutako ekarpenez osatua. Ekarpenetan idatziak, argazkiak, loturak e. a. gehi daitezke eta, askotan pertsonalak badira ere, bestelakoak ere izan daitezke. Webgunea bisitatzen dutenek komentarioak gehi dakieke egile(ar)en ekarpenei interaktibitatea bideratuz. Bitakora bat oso-oso erraz egin eta mantendu daiteke eta haren kudeaketarako ez da behar inolako programa berezirik. Bitakorek erabilera zuzen eta interesgarriak izan ditzakete hezkuntza munduan

  • Webquesten sortzaileak :
    • phpwebquest,…
  • Irudien trataera :
    • Gif eta jpg formatuen ezaugarriak
    • Irfan view programa
    • Gif animazioak
  • Kontzeptu mapak :
    • C-map baliabidea aztertu
    • Zertarako erabili?
  • Google-Earth :
    • Programa aztertu
    • “Eduteca”ren proposamena
  • Soinuaren trataera :
    • Audacity programa (soinuak editatzeko eta grabatzeko multiplataforma programa)


Lydia Fdez de Luco @ 09:12 | | Permalink


DBHko problemen bilduma

Eibarko Berritzeguneko Matematika Mintegian egindako lana aurkezten dizuet. Lana web orri batean aurkeztea erabaki dugu denon eskuragarria ahal izateko. DBHko problemen bilduma da.

Mintegi kideen ideia estrategiak lantzea izan da eta problemak ebazten trebatzea. Beraz, horren arabera aukeratu ditugu problemak; garrantzitsuena estrategiak lantzea izan da eta ez zein problema ebatzi.

Web orrian materiala bi era desberdinetan antolatuta dago:

• Estrategiaz

• Mailaz maila

Mintegia Debagoieneko 4 ikastetxeetako irakasle hauek osatu dute: Luisa Berrio-Otxoa, Belen Esnaola, Rosa Etxezarreta, Lydia Fernández de Luco, Arantzazu Gabiria, Mari Jose Ibarrondo, Jose Mari Juaristi, Mila Kortabarria eta Txaro Yaniz, eta koordinazio Eibarko Berritzegunearen esku egon da.

Konturatu gara elkarrekin ikastean denontzat aberasgarri izateaz gain gozatu egin dugula eta zuei ere zuen eguneroko lanean laguntzea espero dugu.

Ikasturte honen erronka batxilergorako beste bilduma bat osatzea da

Web orrian sartzeko hemen klik egin


Lydia Fdez de Luco @ 12:53 | | Permalink


BHko mintegien eskaintza

Dagoeneko ikasturte amaiera heldu zaigu eta Eibarko Berritzegunetik Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat datorren ikasturteko mintegien eta ikastaroen berri ematera gatozkizuete.

Azken ikasturteetan Eibarko Berritzegunean gauzatu ditugun ikastaro, hitzaldi edota mintegietan helburuen artean metodologia berriztea eta gure ikastetxeetako geletan IKTen erabilera bultzatzea egon dira. Hala ere, pentsatzen dugu metodologia eta IKTen alderdi didaktikoak oraindik gehiago lan daitekeela eta bi mintegi horiekin beste urrats bat egin nahi dugu, alde batetik prestakuntzaren beharrei erantzuna emanez eta beste aldetik irakasleen arteko lan kolaboratiboaren ideia sustatuz.

Hona hemen mintegiak (matrikula epea urriaren 6ra arte irekita dago):

Bestalde GARATUko ikastaroaren berri zabaltzen dugu: "Biotecnologia en el aula" kodea 212. Ikastaro hau, azaroan, Eibarren emango da eta guretzat lorpena izugarria izan da.

Espero dugu gure eskaintza zuentzat probetxagarria izango dela.

Oporretatik disfruta ezazue eta irailean zuen berrien zain geratzen gara.

Berriro ere zorionak eta ondo izan


Lydia Fdez de Luco @ 11:58 | | Permalink


"EL METODO LEKUONA": Matematika lantzen Excel Programarekin

Joan zen ikasturtean "Irakasle berritzailea" izendatu dute http://www.educared.net/Profesoresinnovadores/  atarian eta sari polita irabazi zuen Goyo Lekuonak bere lanarekin. 
Apirilean Berritzegunean aukera izan dugu Goyoren eskutik helduta Excel programaren erabilerak eta bere lan saritua ezagutzeko.

Horretaz gain, aprobetxatu genuen aukera "El método Lekuona" -ren aurkezpena egiteko,  matematikako curriculumaren zenbait gai Excelekin nola landu daitekeen azaltzeko eta bere webgunean dauden zenbat adibide nola erabili adierazteko.

Ikastaroa oso interesgarria izan zen eta gonbidatzen zaituztet Goyoren lana http://www.elkarrekin.org/web/goyo  webgunean ikustera.


Lydia Fdez de Luco @ 10:18 | | Permalink


Pneumatika ikastaroa

Martxoaren eta apirilean Pneumatika ikastaroa Eibarko Berritzegunean eman zen. Praktikak Armeria Eskolako Pneumatika tailerrean egin ziren. Emailea, Joseba Alkorta , Gipuzkoako Teknologiako aholkularia izan zen.

Ikastaroan, besteak beste, FLUIDSIM programaren erabilera aztertu zen.  Azalpenak eskuratzeko hemen klik egin.


Lydia Fdez de Luco @ 14:36 | | Permalink


P.I.S.A.: Matematika eta Zientzia Ezagutzako materialak / Material de Matemáticas y Conocimiento Científico.

E.A.Erkidegoan laster egingo den PISA proba dela eta, Matematika eta Zientzia Arloa lantzeko material osagarria sareratu da eta aurretik liberatutako proben esteka gogoratzen da.

Materialak ikasle eta irakasleentzat dira (euskaraz eta gaztelaniaz), eta azpian dauden helbideetan eskuratuko dituzue.

Materialak

Helbidea

ISEI-IVEIko materialak

http://www.isei-ivei.net/eusk/indexeusk.htm

Matematikako itemak ikaslearentzat

http://www.edukiak.info/units/159/MatematikaPisaIkasleak.pdf

Matematikako itemak irakaslearentzat

http://www.edukiak.info/units/161/MatematikaPisaIrakasleak.pdf

Zientzia Ezagutzako itemak ikaslearentzat

http://www.edukiak.info/units/152/ZientziakPisaIkasleak.pdf

Zientzia Ezagutzako itemak irakaslearentzat

http://www.edukiak.info/units/157/ZientziakPisaIrakasleak.pdf

Items de Matemáticas para el alumnado

http://www.edukiak.info/units/158/MatematicasPisaAlumnado.pdf

Items de Matemáticas para el profesorado

http://www.edukiak.info/units/160/MatematicasPisaProfesorado.pdf

Items de Conocimiento Científico para el alumnado

http://www.edukiak.info/units/154/CienciasPisaAlumnado.pdf

Items de Conocimiento Científico para el profesorado

http://www.edukiak.info/units/156/CienciasPisaProfesorado.pdf


Lydia Fdez de Luco @ 11:33 | | Permalink


Prebentzio eta oinarrizko laguntzen teknikak. Lehen sorospenak

Eibarko Berritzeguneak, otsailean, Irene Askasibarrek eta Andrea Etxanizek, Elgoibarko BHI institutuko irakasleek eman duten  "Prebentzio eta oinarrizko laguntzen teknikak. Lehen sorospenak" ikastaroa antolatu  du .

Ikastaroaren helburuak ondorengoak izan dira:

  • Irakasleak lehen sorospenetan trebatzea eta horren ondorioz, istripua izan duenaren mina edo ondoeza arintzeko ohar eta gomendio baliagarriak eskaintzea bere ikasleei.
  • Gaitasuna lortzea ikasleek hezitzeko eta gaitzeko
  • Irakaslearen ardurak ezagutu lehen sorospenetan.
  • Zauri, istripu edo egoera arinak / larriak desberdindu.
  • Zauri, istripu edo egoera arinetan zer egin behar den ezagutu.
  • Egoera larria gertatuz gero, medikuarengana joan bitartean:
    • Zaurituaren ebakuazio zuzena modu zuzenean burutu egoeraren konplikazioa saihesteko.
    • Laguntza profesionalak heldu bitartean zer egin eta zer ez den egin behar.

Ikastaro horretan banatutako dokumentazioa eskura daiteke hemen klik eginez


Lydia Fdez de Luco @ 13:02 | | Permalink


“Kontrol Programatuak: Picaxe plaka eta programazioa”

Eibarko Berritzeguneak antolatu zuen “Kontrol Programatuak: Picaxe plaka eta programazioa” ikastaroan banatu zen dokumentua eskura dezakezue hemen klik eginez.

Teknologian proiektuekin lantzeko PICAXE plaka horiek oso erabilgarriak dira.


Lydia Fdez de Luco @ 12:17 | | Permalink


SCIENTIFIC NOTEBOOK , Matematika idazten eta egiten

Scientific Notebook, testu zientifikoak erraz idazteko eta aldi berean kalkuluak egiteko balio duen programa informatiko bat da. Testu arrunta, formulak, adierazpen matematikoak eta hauekin egindako
eragiketen emaitzak era naturalean elkartzen dira, paperean edo arbelean egiten dugun bezala. Bi tresna biltzen dituela esan daiteke: testu zientifikoen testu-prozesadorea eta zenbakizko kalkulurako eta
kalkulu sinbolikorako sistema bat. Ez dago programazio hizkuntza berezirik ikasi beharrik eragiketa matemaikoak egiteko, saguaren klik batzuk nahikoak dira.

Programa hau ezagutzeko Eibarko berritzeguneak, 2006ko urtarrilean, ikastaro bat antolatu zuen. Emailea Jose Ramon Zubizarreta, Ipintzako BHIko irakaslea, izan zen eta hemen klik eginez esku hartze hartan banatutako materiala eskura dezakezue

Dokumentazioaren aurkibidea:
- Aurkezpena
- Lehio nagusia eta tresna barrak
- Matematika eta testua
- Idazteko oinarrizko orientabideak
- Matematika lantzeko orientabideak: eragiketak, ekuzioak, adierazpen
grafikoa,...


Lydia Fdez de Luco Ochoa de Amezaga @ 11:44 | | Permalink



<< uztaila 2008 >>
al. as. az. og. or. lr. ig.
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31  

Artxiboa

urria - 2007
uztaila - 2007
martxoa - 2007
abendua - 2006
urria - 2006
ekaina - 2006
maiatza - 2006
apirila - 2006
otsaila - 2006
abendua - 2005

Arloak

Zuzendaritza Arloa Hezkuntza Premia Berezia
Programak Hasiera orrira
Dokumentalistaren Atala

powered by SimpleBlog 2.0

rss feed

 

Lotura Interesgarriak

Elkarrekin.org