Eskola inklusiboa ildo nagusia da gure hezkuntza plangintzan. Joan den ikasturtean bi ikastetxeren testigantza izan genuen gure Berritzegunean: Zizurkil (LH) eta Mungia (DBH), oso interesgarriak biak. Ikasturte honetan hirugarren batena ekarri nahi dugu: Bartzelonako Esplugues de Llobregat-eko LHko Folch i Torres eskola publikoarena. Eskola horrek 10 urte darama praktika inklusiboak sortzen bere geletan, hezkuntza premia bereziko ikasleengan "norbanako begirada" galdu gabe.
Eta gainera esperientzia hori sistematizatuta eta idatzita daukagu liburu batean: "Aprender juntos en el aula. Una propuesta inclusiva" Graó ediciones, Teresa Huguet psikopedagoga ezagunak idatzia.
Teresa Huguet eta Kontxi ¨López (eskolako irakasleetako bat) gurekin egongo dira esperientziaren berri emateko, bost orduko formakuntza saio batean.
Otsailaren 8an izango da, Eibarren, Mogel Isasi DBHn, 10-13 eta 14.30-16.30.
Zuzendu egiten zaie LHko PT, Aholkulari eta interesa duen Zuzendaritzako edo tutoreei (gehienera 3 eskolako); eta mintegira datozen DBHko PTei.
Multi @ 15:48 | | Permalink
2008ko Urtarrilaren 22rako formakuntza saio bat antolatu dugu izenburu honekin: "Enseñanza de la lectoescritura: datos basados en la psicolinguística actual". Helburua da argitzea irakurketa-idazketa erakusteko zeintzuk diren oinarri eta metodologiarik eraginkorrenak.
Emailea: Edurne Goikoetxea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Ikasteko Zailtasunak gaian.
Ordutegia: 10-13.30
Tokia: Eibarko Armeria Eskolako "Ikasle Ohien Aretoan".
Partaideak: LHko PT irakasleak eta aholkulariak, eta DBHko PTak Berritzeguneko mintegira datozenak
Izena ematea: www.elkarrekin.org orrialdean, Urtarrilaren 17a baino lehen
Multi @ 12:10 | | Permalink
Ikasturte honetarako ohiko mintegiekin aurrera jarraitzeko asmoa daukagu:
* DBHko Apoioko Irakasleak: 1. eta 2. hiruhilabetean egingo da, astelehen arratsaldean 2.30-4.30. Gaia: Natur arloko unitate didaktikoen egokitzapena.
* Irakasle Aholkulariak: 1. eta 2. hiruhilabetean, ostegun arratsaldean 2.30-4.30.
* LHko Apoioko Irakasleak: 1. eta 2. hiruhilabetean, asteazken arratsaldean 2.30-4.30. Gaiak: Cantabria metodoa, irudi digitalaren trataera, Tedi-math.
* Hezkuntza Laguntzarako Espezialistak: 1. hiruhilabetean, hiru saio guztira, ostegun arratsaldean 2.30-4.30. Gaia: irudi digitalaren trataera. Mintegi hau ikastaro modura azaltzen da elkarrekin.org-en.
* ZIG gelako irakasleak: 1. hiruhilabetean, eguna zehaztu gabe. Gaia: heziketa afektibo sexuala eta HPBak. Mintegi hau ikastaro modura azaltzen da elkarrekin.org-en.
Oharra: mintegi hauetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da izena elkarrekin.org web orrian ematea. Prozedura: elkarrekin.org webera joan; mintegiak,ikastaroak klikatu, Berritzeguneak: Eibar; aukeratu mintegia; mintegiaren deskripzioaren bukaeran: matrikulatu.
Multi @ 09:56 | | Permalink
"¿Qué la pasa a este niño? Una guía para conocer a los niños con discapacidad"
Angels Ponce y Miguel Gallardo. Ediciones Serres
Hainbatetan hezkuntza premia bereziko ikasleak onartzeko zailtasunak aurkitzen ditugu eskoletan: batzuek ez dute haiekin jolastu nahi, beste batzuek mespretxuz tratatzen dituzte.... Jarrerak eta portaerak ez dira beti egokienak. Besteetan, irakasleok gara urritasuna duten ikasleei buruz hitz egiten ez dakigunok.
Orain aurkezten dizugun materiala lagungarria gerta dakiguke jarrera horiek hobetzeko eta irakasleok urritasuna hobeto ezagutu dezagun.
Liburua ikasleentzat dago pentsatuta eta gaztelaniaz dago. Baina ideiak ateratzeko ere erabil daiteke.
Berritzeguneko liburutegian maileguan dago liburua.
Multi @ 12:37 | | Permalink
Azaroaren 23ko saioan, Edurne Goikoetxeak Eibarko Berritzegunean emandako hitzaldian, erabilitako materiala (Power Point formatokoa) eskuragai hemen klik eginez. Hiru artxibo dira (konprimituta ZIP formatoan)
HPB @ 12:29 | | Permalink
HPBko aholkulariak: MªCarmen Albes, Noel Meabe, Amaia Etxeberria, Iñigo Azpiazu.
Logopedak: Josebe Zubikarai, Mª Eugenia Alfonso, Olatz Bouzo, Garbiñe Perez, Maider Osinaga.
Terapeuta Okupazionala: Miren Azkue.
Fisioterapeuta: Amaia Bereziartua.
Multi @ 09:40 | | Permalink
ACIak egiteko formatoetan aldaketa txiki bat egin dugu. Ebaluazioa Irizpideak orrian. Artxibo honetan aurki dezakezu formato osoa aldaketak eginda.
HPB @ 09:16 | | Permalink
HPBko aholkularien interbenzioa eskatzeko ezinbesteko baldintza da gurasoek baimena sinatzea eta irakasleak hasierako informazioa ematea. Horretarako honako protokolo hau bete behar da.
Multi @ 14:13 | | Permalink
| << maiatza 2008 >> | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al. | as. | az. | og. | or. | lr. | ig. |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Artxiboa
urtarrila - 2008
Arloak
Lotura Interesgarriak