Hemen duzue Eibarko Berritzeguneko 2007-2008 ikasturteko Memoria.
Kudeatzailea @ 13:22 | | Permalink
Eibarko Berritzeguneak argitaratu berri ditu hurrengo ikasturterako mintegien eskaintza. Ondorengo dokumentu honetan aurkituko duzue: dokumentua ikusi
Kudeatzailea @ 12:52 | | Permalink
2008koUrtarrilaren 8an EIP-PAP (Etengabeko Ikaskuntza Programak-Programas de Aprendizaje Permanente) programa europarrei buruz izan zen saioko materiala karpeta konprimitu honetan duzue.
Izandako aurkezpen guztiak barruan dituzue: Mutriku DBHkoa, Kurtzebarri DBHkoa, Elkar-Hezi DBHkoa, ConchiBergerarena (Lakuako EIP-PAP arduradunak) eta Arantza Fernandezena (Lasarteko Berritzegunean EIP-PAP arduraduna.
Kudeatzailea @ 12:20 | | Permalink
Hona hemen 07/08 ikasturteko Lan Plana.
Eskuratzeko egin klik hemen.
Kudeatzailea @ 14:10 | | Permalink
Etapakoen gunean aurkituko duzue azken egun hauetan Eibarko Berritzegunean egin diren aurkezpen ezberdinetan erabilitako materiala.
Etapakoen orrira joateko eskuin aldean agertzen diren aukeren artean Etapak jartzen duen horretan klik egin behar da. Bestela hona hemen lotura
Kudeatzailea @ 09:30 | | Permalink
Hona hemen, Asteartean Eibarren eta Ostegunean Arrasaten Curriculum Berriaren Aurkezpen Saioetan erabilitako materialak.
Lehen Hezkuntzako materialak ia 6Mb.ko tamaina dute, bertan erabili diren Power Pointak eta adibideak aurkituko dituzue, deskargatzeko egin klik hemen.
Bigarren Hezkuntzako materialak 711 Kb.ko tamaina dute, bertan erabili diren Power Pointak aurkituko dituzue, deskargatzeko egin klik hemen.
Saio horietan ere aipatu zen Hezkuntza Sailak argitaratu duela Euskal Herrian Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren dokumentoak, arloei buruzkoak erderaz daude momentuz, eskuratzeko egin klik hemen.
Eibarko Berritzegunea @ 13:20 | | Permalink
2006 - 2007 Ikasturtearen memoria argitaratu dugu. Bertan Eibarko Berritzeguneko Aholkulari, Dokumentalista, Fisioterapeuta etab...en memoriak aurkituko dituzue.
81 orriko dokumentua da PDF formatoan, dokumentua eskuratzeko egin klik hemen.
Kudeatzailea @ 13:31 | | Permalink
Hona hemen hurrengo ikasturterako Eibarko Berritzeguneak luzatzen dizuen Mintegi Eskeintza, dokumentu honetan aurkituko dituzue mintegien izenburuak, zeini zuzendua dagoen, egunak eta ordutegia eta bakoitzaren arduradunaren izena.
Dokumentua ikusi ahal izateko egin klik hemen
Kudeatzailea @ 11:36 | | Permalink
Datorren ikasturtean LOE erreformaren ezarpena hasten da Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta DBHko lehenengo eta hirugarren kurtsoetan. Jaso berria duzue ikastetxeetan sailburuordearen ebazpena non azaltzen duen irailaren lehen astean curriculumaren eduki berriei eta arautegiari buruzko prestakuntza izango duzuela.
Berritzegunetik ondoko planteamendua egin nahi dizuegu:
· Curriculum eta programazio berriak. Zertan datza konpetentzien bidez lana egitea.
· Arlo eta esparru ezberdinetako adibideak
Ikastetxe bakoitzeko gehienez 10 irakasleek parte hartu ahal izango dute Bigarren Hezkuntzatik eta 8 Lehen Hezkuntzatik.
Egunak:
Lehen Hezkuntzako irakasleentzat :
Irailaren 4an goizeko 9,30etan Armeria eskola (ikasle ohien aretoan)
Irailaren 6an goizeko 9,30etan Kulturate aretoan (Arrasaten)
Bigarren Hezkuntzakoentzat
Irailaren 4an goizeko 9,30etan Mogel Isasiko areto nagusian
Irailaren 6an goizeko 9,30etan Kulturate aretoan (Arrasaten)
Ordutegia : 9,30etatik 11,30etara
Izena emateko : Elkarrekin-en
Ikasturtean zehar ikastetxeen eskaerak aztertuko dira, Prestakuntza eta Berrikuntza deialdian aurkezten direnak lehentasuna izanik, eta ditugun baliabideak izanik eskaintza zabalduko da.
Eibarren, 2007ko ekainaren 25ean
Zuzendaria @ 11:34 | | Permalink
Dakizuenez, Hezkuntza Sailak sustatzen dituen Prestakuntza eta Berrikuntza Proiektuen artean ihaz, lehenengo aldiz, Hezkuntza Berriztatzeko Programekin zerikusi zuten prestakuntza Modulo batzuk eskeini zituen.
Aurten ere ihaz izandako moduloekin eta berri baterekin edo jarraitzeko asmoa omen dago. Hauen berri izan dezazuen hona hauek laburtzen dituen dokumentu bat.
Kudeatzailea @ 13:44 | | Permalink
Hurrengo ikasturtean, aldaketa handirik ez badago, honako hauek izango gara Eibarko BERRITZEGUNEko plantila osatuko dugunok:
Talde Multiprofesionala
Ikasketarako Gaitasunen Garapena.............Mª Carmen Albes
Ikasketarako Gaitasunen Garapena.............Noel Meabe
Komunikazioaren ulergarritasuna...............Ana Fe González
Garapenerako eragozpen orokorrak............Amaia Etxebarria
Gizarterako egokitze lana............................Iñigo Azpiazu
Etapa eta Programako aholkulariak:
Haur Hezkuntza – L. Hezkuntza...................Maite Pérez García
Lehen Hezkuntza. – Hizkuntz Prozesuak.....Koro Lete Lete
B. Hezkuntza Eremu Giz. Hizkuntzak.........Roberto Orbea
B. Hezkuntza Eremu Z. Teknologikoa........Lydia Fernández de Luco
Hizkuntz Normalkuntza Teknikaria...........Josune Alberdi Agirre
Informazio eta Komunik. Teknologiak......Koldo Etxebarria
Eleaniztasuna.............................................Ana Cabezas Campo
Aniztasuna eta Bizikidetza...........................Roberto Salazar
Idazkari-dokumentalista: ............................Marije Azkue Iñarra
Logopedak:
Mª Eugenia Alfonso
Josebe Zubikarai
Olatz Bouzo
Garbiñe Perez
Saioa Alzola
Zuzendaria:
Benjamin Atutxa
Kudeatzailea @ 14:41 | | Permalink
Hona hemen Eibarko Berritzegunearen Prestakuntza eskaintza.
Jakin badakizue prestakuntza eskaintza honek bi atal nagusi dituela:
Kudeatzailea @ 14:01 | | Permalink
Programa:
1.- Genero berdintasunaren aldeko egitasmo eta legedien arrazoia gaur egun/Razón de ser en nuestros días de los planes y leyes por la Igualdad de Género.
2.- Otsailaren 18ko 4/2005 Legearen egokitasuna Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako. Ezargarritasuna Ikastetxeetan/ Idoneidad de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. Aplicabilidad en los centros de educación.
Ikastaro honetan matrikulatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko klik egin hemen.
Kudeatzailea @ 11:49 | | Permalink
E.A.Erkidegoan laster egingo den PISA proba dela eta, gure webguneko “ETAPA” atalean, Matematika eta Zientzia Arloa lantzeko material osagarria sarean argitaratu da eta aurretik liberatutako proben esteka gogoratzen da.
Materialak ikasle eta irakasleentzat dira (euskaraz eta gaztelaniaz) daude eta hemen klikatuz eskuratuko dituzue.
Bestalde, 2006ko martxoaren 14 eta 16an, Gipuzkoako Natur Zientzietako (Tere Santos) eta Matematikako (Fernando Fouz) aholkulariek, hurrenez hurren, hitzaldi bat bana emango dute Eibarko Berritzegunean 17:00etatik 18:30etara.
Informazio honen inguruko argibide gehiago izateko Lydiarekin harremanetan jarri: lydia@eibarpat.netKudeatzailea @ 13:36 | | Permalink
Kaixo berriro ere,
Poliki-poliki bainan aurrera goaz. Interesgarria izan daiteke gune honen antolaketaz gogoeta bat egitea.
Eskuin aldean Egutegi bat aurkituko duzue, bertan kolore ilunez nabarmenduko dira berriren bat argitaratu diren egunak, hauen gainean klik eginez egun horretako berriak ikusi ahal izango dituzue. Honen azpian Artxiboa atala dago, bertan hilero argitaratuko berriak biltzen dira.
Hurrengo atala Arloak izenekoa da, bertan berritzeguneko atal garrantzitsuenak biltzen dira, Zuzendaritza (Zuzendarien formakuntzarako atala), HPB ( Hezkuntza Premia Bereziko atala), Programak (HNP, Hezkuntza Eleanitza, Bizikidetza eta Aniztasuna eta IKT-en atala), Etapak ( Haur eta Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Arlo Sozio-Linguistikoa eta Zientifiko-Teknologikoaren atala) eta azkenik Dokumentalistaren atala ( Liburutegian jasotako baliabideen berriak izango duena).
Jakingo duzuenez Blog sisteman oinarritzen da gure web gune berria eta RSS letrak duen ikonoan klik eginez gure berriak sindikatu dezakezu (azalpenak hemen).
Orain arte aipatutako atal guztiak sistema berean oinarritzen dira eta beraien egituraketa berdina da.
Jarraituko dugu web gune berri honen erabilera azaltzen.
Kudeatzailea @ 11:50 | | Permalink
Hona hemen aurtengo ikasturtean Eibarko Berritzeguneak eskeintzen dituen Mintegien zerrenda, ikusteko klik hemen.
Bestalde dokumentu honetan 2005ko urtea bukatu arte aurreikusten diren Ikastaroen zerrenda aurkituko duzue.
Kudeatzailea @ 11:36 | | Permalink
Kaixo denoi,
Azkenean lortu dugu, martxan da gure Webgune berria. Poliki poliki berriekin hornitzen joango gara orri hauek, bertan informazio orokorra aurkitzeaz gain Zuzendaritza arloko berriak, Hezkuntza Premia Bereziak, Programak eta Etapatako aholkulariak sortzen ditugun berriak aurkituko dituzue.
Ondorengo egunetan joango gara azaltzen nola nabigatu orri hauetan, momentuz besterik ez, sarean elkartuko gara hemendik aurrera.
Kudeatzailea @ 13:18 | | Permalink
| << March 2010 >> | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al. | as. | az. | og. | or. | lr. | ig. |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
Artxiboa
July - 2008
Arloak
Lotura Interesgarriak